AGATE DEUNA edo SANTA AGEDA

Euskal tradizio zahar hau otsailaren 4aren inguruko aste bukaeran, ostiralez edo larunbatez, ospatzen dugu Donibane Lohizunen.

Iduriz neguko errito zaharra da, eta makilez lurra joz, lo den ama-lurra esnatu nahi du. Mendeetan barna aldatuz joan da, eta Siziliako Agate Deuna edo Santa Ageda izeneko birjin martiri baten omenez ospatzen da gaur.

Begiraleak elkarteak aipatu datetan, bere taldea ateratzen du karrikaz karrika eta plazaz plaza.

Badira Euskal Herri osoan abesten diren kantuak eta baita gure-gureak bakarrik ditugunak.

Egun horretan kantatzen ateratzeko aitzineko asteetan hainbat entsegu egiten dira elkartean.