Urtero, abenduaren 24an, Begiraleak elkarteak Olentzero eguna ospatzen du eta begirale talde handi bat karrikaz karrika eta plazaz plaza kantatzen ateratzen da. Goizean hainbat tokitan kantatzen du, jendea poztuz eta animatuz. Aipatzekoa da bezperan, zahar etxetatik ere pasatzen garela.

Besta hau zahar-zaharra dugu Euskal Herrian, eta horren bidez neguko solstizioa oroitzen dugu.

Gure Olentzerok baditu hainbat ezaugarri berezi, horietako batzuk, gurean bakar-bakarrik, abesten diren hainbat kantu.

Egun horretan kantatzen ateratzeko aitzineko asteetan hainbat entsegu egiten dira elkartean.