1.- Begiraleak 60 urtez Begiraleak argitalpenak. 1995 Begiraleak elkarteak sortuz geroztik landu dituen arloak: euskal kultura, dantzak, kantuak, Lapurdiko ihauteria, gastronomia,musikariak, antzerkia….

2.- Iratzederren antzerki kaierak Hiria argitaletxea. 2009 Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Osora 9 antzezlan.

3.- Lafitteren antzerki kaierak Hiria argitaletxea.2009 Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Osora 8 antzezlan.

4.- Larzabalen antzerki kaierak. Hiria argitaletxea. 2010 Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Ixabel Etxeberriaren sarrera gogoangarriarekin. Osora 7 antzezlan.

5.- Monzonen antzerki kaierak. Hiria argitaletxea. 2011 Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak Ixabel Etxeberriaren sarrera gogoangarriarekin. Osora 6 antzezlan

6.- Sei antzerkigileren kaierak. Hiria argitaletxea. 2011 Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Leon Leon, Jean Barbier, A. Hillau, Jannick Aramendi, D. Soubelet eta Iratzederren antzezlanak. Osora 6 antzezlan.

7.- Lapurdiko Sukaldaritza. Donibane Lohizuneko Begiraleak elkartearen 50 errezeta. Hiria argitaletxea. 2010 Pello Coudroy Begiraleak elkarteko sukaldariak elkartearen gastronomia eskolan landutako errezetak. Aintzin-solasa: Xabier Soubelet

8.- Urrundik. Bake-oroi. Begiraleak argitalpenak eta Olaso Dorrea Fundazioa. 2015 Telesforo Monzonek 1944ko irailean egin liburua. Ameriketatik Donibanera etorri eta Begiraleak elkartean ibili zen, batez ere, antzerkigintzan, Ur Apalategiren iruzkin gogoangarriarekin. Azala: Xabier Soubeleten margolana.

9.- Pindar eta Lano Begiraleak argitalpenak. 2016 Iratzeder donibandarra zen eta Begiraleak elkartearen kolaboratzaile sutsua. Olerki liburu honetan badira Donibaneri eskainitako olerki ederrak. Ixabel Etxeberriaren sarrera gogoangarriarekin. Azala: Xabier Soubeleten margolana.

10.- Herria irakurtuz. 100 lekukotasun. Begiraleak argitalpenak. 2018 Janbattitt Dirassarrek Herria astekarian idatzitako ehun editorial. Aintzin-solasa: Joseba Aurkenerena Azala: Xabier Soubeleten margolana.

11.- Pello Coudroy-ren errezetak. Begiraleak argitalpenak. 2019 Pello Coudroy-k Begiraleak elkartean landu errezetak. Aintzin-solasa: Xabier Soubelet. Azala:Xabier Soubeleten margolana.