Musika: ETXAHUN IRURI
Interpretazíoa: ARRANTZALEAK Taldea
Doinua: Re-Sol-La
Goxo da bizitzia Xibero gainian
Mendi horien artian trankilitatian
Hargatik aithortzen dit mügaz bestaldian
Badirela xokho hunak, itsas bazterrian
Khantatzerat banua huk phentsamentian.
Ondarabia ta Donostia ere bai Bilbao
Eskual Herrian ederrez zidie hain pare gabeko
Ene bihotza hartü düzie osorik bethiko
Ziek egin batzarri ederra ez dit ahantzeko.
Xokhota batetan da fierrik Ondarabi
Urez gerrikatürik erriz Hendaiari
Bere gaztelü zahar misteriosareki
Lehenago güdüetan nula kolpatürik
Santa Maria eliza huntarzünez fundi.
Kunserba zitzaiela zelüko Jinkuak
Bizkai ta Gipuzkoako probintzia goxuak
Ingana zitzaiela luzaz itsasuak
Guretako begiratüz bethi ber amodiua
Zirekilan beikira oso Xiberua.