Herrikoia
Itsasoa laino dago
Baionako barraraino
nik zu zaitut maitiago
txoriak bere umiak baino!
Aita gutaz oroit dago
lainopian gaueraino!
nik zu zaitut maitiago
arraintxoek ura baino!
Afaria suan dago bero-beroa sarridino: nik zu zaitut maitiago
egur onak sua baino!
Izar xuriz mita dago Iparretik hegoraino: nik zu zaitut maitiago
Ilargiak gaua baino!
Lo egizu, egizu lo
Deskantsuan bihar artio: nik zu zaitut maiteago gau beltzean loa baino!