Hitzak:Ruper Ordorika

Lagun zaharrrekin elkartzen naiz bertan

kalamahastiak kresala haizetan

bizitzako gudan hetsigabeak

inoizko garizuma irrealeenean

 

Alaitasunez mintzo gara eguzkitan

nahiz betiko asmo galguak gomutan

Garizumako Haizea heldu da

areagotuz begien distirak

 

Jainkoari esker elkarrekin gara

ona ahazten da baina lehenago txarra

Adio atzoko amets gaistoa

Bide estuena ere aurrera doa

 

Hemen okerreko belaunaldikoak

Ezartan asmatu ez dugunok

Nor bere lotsaz ardura dadila

Gu geureaz arduratzen bezala

 

Betor biharkoa gaurkoa bezala

Lagun alaiak, rona eta kresala

betor Haizea garizumokoa

arratseko herriminak usatzera.