Dantza eskola
Baditugu talde asko, izan neskatilak edo mutikoak. Orotara berrogeitahamar bat haur izango dira gazteenak 7 urte dituzte.
Haurrek urtean zehar ikasitako dantzak emanaldi ezberdinetan ematen dituzte, herrian (DONIBANE DANTZARI) edota beste elgarretaratze egunetan (DANTZARI TTIKI), izan Iparraldean edota Hegoaldean.
Gure dantzen katalogoa Euskal herriko 7 probintzietako dantzaz osatzen da. BEGIRALEAK elkartea lapurtarra izanki gazteekin, goiz hasten dira gure Lapurdiko Ihauteriko dantzen ikasten. Hola aukerak dituzte ateraldiak egiten ditugunean Lapurdi ordezkatzeko.
Gure data garrantzitsuak gazteentzat:
- Ihauteriak : HARTZA EGUNA eta KASKAROTAK (desfilea eta dantzak herrian)
- DONIBANE DANTZARI: Gazteei zuzendutako eguna Donibanen
- DANTZARI TTIKI:dantzari gazteen elkartze egunak Euskal Herrian.