Begiraleak elkartekoa izan zira eta ez zaitugu ahazten.
Begiraleak elkarteak dantzari eta musikalari ohien talde bat sortu nahi luke. Batzuk buraso dira eta besteak aspalditik ikusteko Begiko partaideak.

Talde horri BEGILEN ( Begi lehen) izena eman diogu.

MIKAELA GUIRESSE DUPEROU izanen da honen arduraduna eta irakaslea nagusia PIERRE LATASA GOYA, beste laguntzaile batzuen artean, ikastaroen arabera.


2022/01/13 ko biltzarraren bilduma:


BEGILEN proiektuaren bultzatzeko lehen bilkura egin ginuen urtarrilaren 13an.
Hona hemen eztabaidatu ditugun gaien, eta hartu ditugun erabakien bilduma.


Proiektuaren jatorria
• Helduen euskal dantza irakaskuntza eskaintza D.Lohizunen
BEGIRALEAK-ek euskal dantza irakaskuntza 30/50 urteko belaunaldietako helduer hedatu nahi lieke.
• Dantzatzeko eta musika jotzeko gogoa
Hainbat dantzari/musikalari ohiek dantza ala musika berriz hasteko gogoa adierazi dute.
• Udaberria dantzan
Urtero, ekainaren lehen asteburuan elkarteak Udaberria Dantzan jaialdia antolatzen du D.Lohizunen. Igandearekin, 7 probintzietako dantza taldeak ikusten ahal dira kalejiran karriketan eta emanaldian Luis XIV plazan.
Hola dela eta, BEGIRALEAK-ek, jaialdia asteburu osora hedatu nahi luke. Bezperako eguna elkartetako kide zabalago, zein dantzari ohieri dedikatuz.
Hala, larunbat arratsaldez, elkarte guzietako kideak, hots hemen BEGILEN-eko kideak, elkartuko litazke herrian, dantza ta musika giroan. Probintzia guzietako dantzari ohi topaketa ideiarekin.


Egitaraua asmatzeko eta zehaztekoa litake.
Proiektuaren helburuak
Epe luzerako proiektua da BEGILEN. Egun sartu nahi ala ahal ez luken dantzari ohi bat berantago sar litake. Alderantziz ere, edonoiz BEGILEN-etik atera gaitezke.
Ororen buru, BEGILEN jendea elkartzeko eta besta giroko taldea da. Hona zein diren bere helburuak :
• Dantza eta musikarekin berriz lotu
• Belaunaldiak nahasi (oraingo dantzariekin eta gure belaunaldi aitzineko kideekin harremana sortu, elgarrekin dantzatu, musika jo)
• Elkartea plazaratu Donibanen eta kanpoan. Donibanen eta Euskal Herri osoan euskal kultura biziarazi. (Udaberria dantzan, Donibaneko bestak…)
• Elkartearen bizian parte hartu : Olentzero, Hartzaren eguna, Donibaneko bestak…
• Beste elkarteekin harremana eraiki


Egitaraua
Dantza zaharrak berrikasi, dantza berriak ikasi.
Bilkuran aipatu diren dantzak :


Baxe Nafarroko kadrillak

Euskaldunak sorginak

Larrain

Banako

Agurra

Lekeitiar neska dantzak

Fandango/Arin-Arin

Erronkariko ttunttuna
Dantza horiek ez dira dantzari kopuru batekin baldintzatuak, bakoitzak jiteko ala ez jiteko hautua ukaiteko gisan.
Gerora begira :
2025an, BEGIRALEAK-en 90 urteak ospatuko ditugu.
Kari hortara, elgarrekin hontuko dugun proiektu bat monta genezake.


Errepiken egutegia
Lehen denbora batean, 2 errepika hilabetean egitea erabaki dugu.
2 errepiken erritmoa beharrezkoa iduritu zaigu dinamikaren sortzeko.
Errepikak izanen dira (salbuespenak salbu) :
➢ Hilabetearen bigarren asteartean, arratsaldeko 7 etatik aitzina.
➢ Hilabetearen laugarren ostegunean, arratsaldeko 7 etatik aitzina.

Data horiek malguak gelditzen dira.
Maiztasun hori malgua gelditzen da. Kideen ahalen arabera, proiektu eta gogoen arabera, errepikak gehi
ditzazkegu, hala nola bakantza denboretan.
Errepika guzietan parte hartu ahal ez luketen kideak ere ongi etorriak dira.
2 Salbuespen :
• Martxoaren 8 an, emaztearen egunakari, Begiraleak-ek dantza bat emanen du merkatuko plazan, arratseko 7etan.
Data hortan errepika ez da egiten ahalko. Haatik, atxikitzen dugu, eta denak komit zaizte merkatura hurbiltzera.
Errepika martxoaren 15an eginen dugu.
• Maiatzaren 26 a, zubi asteburua da. Errepika aitzinatuko dugu maiatzaren 24era.


Komunikatzeko Ibilmoldea
Gure arteko komunikazioa erresteko, Wattsapp talde bat sortuko dugu.
Bakoitzaren egunerokoa ez pizutzeko, euskarri hori erabiliko dugu errepika datak oroitarazteko, ala data aldaketak adierazteko edo BEGILEN-en antolaketa informazioak hedatzeko soilik.

Administrazio atala
• Elkartea
BEGILEN-en sartuz, denak elkartearen kide gira.Kari hortara, elkartearen kotisazioa pagatu behar dugu. Kotisazia 20€/ urtekoa da.
• Covid testuingurua
Taldea osasun testuinguru berezi batean sortzen dugu.
Testuinguru honek behartzen gaitu elkarte gisa doazkion arauak gure aktibitateer egokitzea.
Ondorioz, gaur egungo arauen arabera, bi neurri nagusi aplikatu behar ditugu :
➢ Txerto Pass/ziurtagiria ukan behar dugu (txertatze oso baten froga, 11 egun eta 6 hilabete arteko RTPCR testa positiobaren froga).
➢ Afari ala aperitifarik ez dugu egiten ahal momentu huntan lokalean.
Arau horiek garatzen diren arabera, espero dugu lehenbailehen elkarte bizi betea bizitzen ahalko dugula.


Ohar edo ekarpen bat egin nahi baduzue ez duda mailez helaraztea, ala ondoko errepiketan aipatzea.

Lehen errepika : otsailaren 8 an.
Laster arte, eta ongi izan, begiraleak@wanadoo.fr
m.guiresseduperou@hotmail.com
Mikaela eta Pierre pierrelatasagoya@hotmail.com