Eskuz eta Begiz

Arduraduna: Xabier “Abitxu” Soubelet

Noiz? Bi hilabetetarik behin, ostegunetan.


LITERATURA TALDEAREN XEDEAK

  • Begirale izan diren eta diren liburuak argitaratzea, urtean bat, Biltzar Nagusian aurkezteko.
  • Literaturazko aldizkari bat ateratzea, “Eskuz eta Begiz” izenekoa urtean behin.
  • Bi hilabetetarik behin biltzea eta bilkura batetik bestera aukeraturiko liburua irakurtzea, bilkuran eritziak, ikuspuntuak eta komentarioak egiteko.
  • Irakurketa bat egitea bilkuraren azken zatian.
  • Ikerketak egitea (adibidez, Belokeko liburutegian Iratzadarrek Otoizlarin idatziriko olerkiak biltzea).

PLAZARATU LIBURUAK

  1. Begiraleak 60 urtez. Begiraleak argitalpenak. 1995. Begiraleak elkarteak sortuz geroztik landi dituen arloak: euskal kultura, dantzak, kantuak, Lapurdiko ihauteria, gastronomia, musikariak, antzekia…
  2. Iratzederren antzerki kaierak. Hiria argitaletxea. 2009. Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Osora 9 antzezlan.
  3. Lafitteren antzerki kaierak. Hiria argitaletxea. 2009. Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Osora 8 antzezlan.
  4. Larzabalen antzeki kaierak. Hiria argitaletxea. 2010. Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Ixabel Etxeberriaren sarrera gogoangarriarekin. Osora 7 antzezlan.
  5. Lapurdiko sukaldaritza. Donibane Lohizuneko Begiraleak elkartearen 50 errezeta. Hiria argitaletxea. 2010. Begiraleak elkarteko sukaldariak elkartearen gastronomia eskolan landutako errezetak. Aintzin-solasa: Xabier Soubelet.
  6. Monzonen antzerki kaierak. Hiria argitaletxea. 2011. Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Ixabel Etxeberriaren sarrera gogoangarriarekin. Osora 6 antzezlan.
  7. Sei antzerkigileren kaierak. Hiria argitaletxea. 2011. Begiraleak antzerki taldeak jokatutako antzezlanak. Leon Leon, Jean Barbier, Augustine Hillau, Jannick Aramendi, Dominique Soubelet eta Iratzederren antzezlanak. Osora 6 antzezlan.
  8. Urrundik. Bake-oroi. Begiraleak argitalpenak eta Olaso Dorrea Fundazioa. 2015. Telesforo Monzonek 1944ko irailean egin liburua. Ameriketatik Donibanera etorri eta Begiraleak elkartean ibili zen, batez ere, antzerkigintzan. Ur Apalategiren iruzkin gogoangarriarekin. Azala: Xabier Soubeleten margolana.
  9. Pindar eta Lano. Begiraleak argitalpenak. 2016. Iratzeder donibandarra zen eta Begiraleak elkartearen kolaboratzaile sutsua. Olerki liburu honetan badira Donibaneri eskainitako olerki ederrak. Ixabel Etxeberriaren sarrera gogoangarriarekin. Azala: Xabier Soubeleten margolana.
  10. Herria irakurtuz. 100 lekukotasun. Begiraleak argitalpenak. 2018. Janbattitt Dirassarrek Herri astekarian idatzitako ehun editorial. Aintzin-solasa: Joseba Aurkenerena. Azala: Xabier Soubeleten margolana.
  11. Pello Coudroy-ren errezetak. Begiraleak argitalpenak. 2019. Pello Coudroy-k Begiraleak elkartean landu errezetak. Aintzin-solasa: Xabier Soubelet. Azala: Xabier Soubeleten margolana.