Dantza taldea

Arduraduna: Pierre Latasa Goya


Hasi berriak (15 urtetik gora)

Ostiraletan 18:00-20:00

Dantza taldea

Ostiraletan 19:00-21:00

Teknika

  1. maila – Ostegunetan 18:00-20:00
  2. maila – Ostegunetan 19:00-20:30 eta ostiraletan 21:00-22:00

Hamarkadetan zehar, dantza-taldea sortu da eta elkarteko ordezkaritza dugu gaur egun. Urtean zehar hainbat ateraldi egiten ditugu Euskal Herriko bertze herrietan gure dantzak erakusteko, gehienetan Lapurdiko ihauterietako dantzak edo Donibane Lohitzunekoak emateko.


Talde honen data garrantzitsuak:

IHAUTERIAK

  • HARTZA EGUNA (Donibane Lohitzune): egun horretan “Hiruburuak” eta beren buruzagia ateratzen dira, dantza berezi baten erakusteko. Jakin behar da pertsonai horiek baita dantza ere asmatuak izan direla Donibaneko herriarentzat, Euskal Herriko beste ihauterietan eta dantzetan oinarrituta.
  • SORGIN GAUA (Ziburu): ihauterien garaian sorginak ateratzen dira Ziburun, eta beren dantza berezia eskaintzen dute.
  • KASKAROTAK (Donibane Lohitzune)

UDABERRIA DANTZAN

Urtero Luis XIV. plazan antolatzen dugun jaialdia da, Euskal Herriko zazpi herrialdetako dantza taldeak gonbidatzen ditugu, bakoitzak bere dantzak eman ditzan, Begiraleak taldeko gazteek eta helduek Lapurdiko dantzak ematen dituzte.

DONIBANE LOHITZUNEKO BESTAK

  • SUAK: larunbat gauean, Donibaneko suen inguruan dantzatzen dugu.
  • EZPATA DANTZA: igande goizean, meza denboran, ezpata ttiki dantzatzen dugu.
  • OHOREZKO AURRESKUA: igande goizean, meza ondotik, aurreskua dantzatzen dugu eliza atarian.


BIDAIAK-FESTIBALAK

  • 2023 abuztua – Saint Pierre eta Mikelune
  • 2018 uztaila – Alcoentre (Portugal)
  • 2018, 2017 uztaila – Gauargi festibala – Ezpeleta (Haurrak)
  • 2017 urria – Villanova i Geltrú (Catalunya)
  • 2011 uztaila – Festival mondial des cultures – Drummondville (Québec, Canada)
  • 2003 apirila – Argentina eta Uruguay
  • 2000 ekaina – Québec (musikariak eta kantariak)
  • 1998 uztaila – Festival mondial des cultures – Drummondville (Québec, Canada)
  • 1997 maiatza – Corrèze (France)
  • 1996 ekaina – Québec (musikariak)
  • 1988 apirila – Festival international – Baraseia (Portugal)
  • 1985 abuztua – Festival international – Confolens (Charente, France)
  • 1982 iraila – Yougoslavia ohia
  • 1981 iraila – Festival international – Dijon (Côte d’Or, France)