Aurkezpena

Begiraleak elkartea Iparraldeko talde kulturaletatik zaharrenetarikoa da. Elkartea 1935an jaio zen Begiraleak izenpean, onartuz betirako euskara eta euskal kultura mantendu, garatu eta sustatzea izango duela helburu. Bere jarduera 1935eko Martxoak 3 batez  hasten da, “Supazter xokoan” begiraleek eszenaratutako lehen antzezlanarekin. Antzerki-jarduera horrek hogeita hamar bat urte iraungo du Euskal Herriko egile ospetsuen lanekin hala nola : Monzón, Lafitte, Iratzeder, Larzabal…

Dantza fite agertzen da elkartean. Taldea  Euskal Herrian zehar ibiliko da  Euskal dantzak ikasiz orduan  helburutzat hartuko du dantzen eta ahantzitako ekitaldien berpiztea, Lapurdiko Inauteriak bezala. Betti Bettelu, Begiraleak taldeko dantza maisua, Lapurdiko, gure probintziaren, erreberritze folklorikoaren  bultzatzailea izan zen. Dantza taldeak “BEGI”ren bizi osoan zehar garrantzitsua izan zen. Ez dago folklorerik nortasunik gabe ezta ere nortasunik  hizkuntza eta kulturarik gabe. Hau da, 83 urtez Begiraleak taldea mantentzen saiatu dena.

1960ko hamarkadan, Begiraleak abesbatza jaio zen. Grabazio ugari egin zituen eta Ipar Euskal Herriko lehen abesbatza mistoa izan zen. 1975an desagertuko da.

1980an  dantza kurtsoak ematen hasten dira plazetan dantzatu nahi dute pertsonei. 30  irakaskuntza eta praktika urtek, ziurtatu dute gaur egun “Mutxikoak” dantzatzen direla Euskal Herri osoan zehar eta ez dago Ipar Euskal Herrian festarik dantza horiek gabe. Irakaskuntza metodo honen pean, 90. hamarkadan kantu herrikoien irakaskuntza antolatzen da  eta bere arrakasta ere dantzan bezain garrantzitsua da. Urtetan Begiraleak elkartea bi arlo horietan erreferentzia izan da eta bere sortzeko arrazoia, oraindik bizi dela esan dezakegu.

Azken urteotan, Begiraleak-ek hazkunde haundia ezagutu du, gaur egun 300 bazkide baino gehiago ditu. Gizarteak gure identitate sozio-kulturalaren  bila dagoela ikusirik, “Begi” egokitu da.  Horretarako, aktibitate berriak sortu dira:  euskal sukaldaritza ikastaroak eskeintzen dira, Euskal Txokoan nahi duten pertsonak beren euskara hobetzen eta praktikatzeko parada dute, musika ere jotzen da hainbat euskal musika tresnekin (Txalaparta, gaita, txistu, atabal) eta Ethno-folklore atal bat sortu da, folklorea, ikerketa, sorkuntza eta euskal literatura editatzeko gisa.

Gure elkarteak, oso berezia duen historian zehar, beti ezin hobeto segitu du  bere izenak laburbiltzen duen helburua: Euskara eta euskal kultura bizirik mantentzea, garatzea eta sustatzea. Folklore hitza erabiltzen da hemen, bere zentzurik etimologikoan, “folk” – “lore” (WS Thoms, 1846):  Jendearen jakintza, tradizioen zientria, herrialde baten ohiturak eta artea (Le Robert).

Gora Begiraleak! Begiraleak gora!