December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantua:

Kantua > Euskal Herriko Kantuaren Eguna


EUSKAL HERRIKO KANTUAREN EGUNA 2014

1996ean Donibane Lohizunen,  lehen  Kantuaren eguna antolatzen genuen , hamar urte lehenago sortu zen gure kantu herrikoien taldeari segida logikoa emateko , gure zazpi probintzietako kantu taldeak elkartu nahirik eta bakoitzari, kantuez aparte, bertso batzuen bidez hitza emanik.
Orain bi urte, Euskal Herriko Kantuaren Eguna bilakatzea erabaki genuen, Euskal herriko talde gehienak biltzeko asmotan,  Aberri eguneko ondoko igande horretan eta bi urtetarik behin ospatzea.  Baina, aurten apirilaren 13an ospatu beharko dugu.
Ez dakitenentzat,hauxe da jaiaren filosofia: Denek sei kantu prestatzen ditugu egun horretan bi aldiz elkarrekin kanta ditzagun , bat eguerdian eta beste bat bazkalondoan.

Beraz aurtengo 6 kantuak hauxe dira (denak ezagunak dira):   – Dama gazte xarmant bat ( B.Lertxundi                           – De Treville ( Imanol )                                                           – Maria Solt et Kastero ( B.Lertxundi )                               – Andre Madalen (herrikoia)                                                 – Bake Mina ( Pantxoa eta Peio )                                         – Euskal herrian euskaraz( Oskorri)

Eta bertsotan egiteko: Furra furra, errepika denek batean kanta dezagun eta kantu talde bakoitxak bi bertso presta ditzan koplen airean.

EGITARAUA:

– 12etan Aurtengo 6 kantuen emanaldia  eta Kanta taldeen bertsoak
– Aperitif kantuz
– 2etan Kantu bazkaria eta 4 t’erditan 6 kantuen bigarren aldiz, 2 bertsoekin batera       – 6 1/2tan Mutxikoak eta Larrain dantza
– Ostatuan kantuz 9ak arte

Beti bezala, Donibane Ziburuko Ikastolako Ereintabilek bazkaria eginen du (22 eurotan) eta talde bakoitzari dagokio etorriko den kopurua guri adieraztea, dirua biltzea eta egun berean taldeka ordaintzea. Otoi azken momentuko aldaketa handirik ez…

Eguraldiaren arabera  Jai alaien edo Campos Berrin ospetzen dugu eguna.

Milesker Apirilaren 4rako izenak emateagatik edo 0559511390 telefono zenbakira edo begiraleak@wanadoo.fr  e.mailean.