December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Zazpiak ohial batekin


Hitzak: XALBARDIN
Musika: UNSAIN
Interpretazioa: ELTZEGOR Taldea
Doinua: Re-Mim-La-Sol

Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
Hau da txoriak gari tartean egon beharra.
Antzerki hontan lau pertsonaia ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du ostoa eta adarra.
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
Hau da txoriak gari tartean egon beharra.
Sutan pizturik darrai oraindik sugai berriz lengo gerra,
oharkabean ez zen mintzatzu Txirrita poeta zarra.
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
Hau da txoriak gari tartean egon beharra.
Zazpi ahizparen gai den oihala ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko utzirikan lau bestetik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik.
Oihal bera da gure jantzia sortu gintuzten unetik
ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik.