December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Xorieri mintzo zen


Hitzak: MICHEL LABEGUERIE
Musika: MICHEL LABEGUERIE
Interpretazioa: MICHEL LABEGUERIE
Doinua: Rem-Do-La-Fa-Solm
Ez zakien irakurtzen gizonen 1iburutan
Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.
Xorieri mintzo zen
Mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri
ta zeruko izarreri
Mintzo zen haizeari
Xoro batentzat zaukaten
Xorieri mintzo zen
Xoro batentzat zaukaten.
Haurrek zuten Harrikatzen zahar gaztek trufatzen
Etxekoek berek ongi laneko baliotzen
Laneko baliotzen eta gosez pagatzen.
Xorieri..
Hil da xorua bakarrik bakarrik da ehortzi
Ez zeri han Kristau bat ere salbu lau hilketari
Salbu lau hilketari ta apeza kantari.
Xorieri…
Hil hobian ezartzean haizea zen gelditu
Xoriak ziren ixildu zerua zen goibeldu
Zerua zen goibeldu ta jendea oroitu.
Xorieri…