December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Urte batez


Hitzak: E. ETXAMENDI
Musika: HERRIKOIA
Interpretazioa: ARRANTZALEAK Taldea
Doinua: Mi-Si7-La
Urte batez maite bat izan dut nik
Urte bat betetzen du egun hunetan
Oroitzen naiz nola zure besoetan
Lokartzen nintzan
Fidatu ta bihotza eskainirik.
Oroimen hori hasi nahi nuke garaiz;
Nahi nuke bai samintasunez mozkortu,
Nahi zinduzket adimendurikan kendu
Eta alferrik
Mozkortzean gehiago oroitzen naiz.
Denbora hori ez litaike bihurtu
Maitasuna zuk urrez ordaindu nauzu
Ta bihotza nahi gabez bete didazu
Esker gabe
Norbaitek berdin ordainduko zaitu.
Zure epaile denbora da izango
Nahiz eduki daukazun edertasuna
Gaur izanik, maite asko dituzun
Begira gero,
Ez ote zaituen nihork maitatuko.