December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Sotoko oporrak


Hitzak: P. DIBARRAT
Musika: P. DIBARRAT
Interpretazioa: TXOMIN ARTOLA
Doinua: Re-Sol-La
Aitak eman zerautan zerurat juaitean
Enetzat mahastia hartzeko lanean
Arta nezala, aitak bezala,
Aitzur eta jorra,
Laguntzat hor nuela sotoko oporra.
Mahastian xoriek goiz dute kantatzen,
Orduan bozkanoz lanari naiz lotzen;
Gero zait hasten bihotza hozten,
Agortzen zintzurra.
Laster dut eskuratzen… sotoko oporra.
Ene gazte lagunak ezkondu direnak,
Haurrez beteak dire orai gehienak;
Balute ere bertze hainbertze,
Ez naiz jeloskorra.
Haur ainitz bezain on dut… sotoko oporra.
Herriko zahar batzuk, sotorat etorriz,
Han idukitzen naute lehertua irriz.
Konkorrek kanta, mainguek dantza,
Oihuka elkorra…
Biba zaharrak eta… sotoko oporra.
Opor hori ez baitzen andrentzat egina,
Hekier dut eskaintzen gatelutto bana;
Hastio naute eraiten dute
Donado zingorra!
Xehaturen ahal zaik… sotoko oporra.
Bertsu hauk egitean ipar-goxoa zen,
Sotoan ari nintzen arnoen aldatzen;
Donado henien zein ongi naizen,
Egin dut aitorra.
Tente xutik aldean… sotoko oporra.