December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Sor-lekua utziz gero


Hitzak: ELIZANBURU
Musika: HERRIKOIA
Interpretazioa: ARITZAK/TXOMIN ARTOLA
Doinua: Do-Sol7-Fa
Sor lekua utziz geroz ondikotz hala beharrez
Jainko ona urrikaldu da beti nere nigarrez:
Primaderan hasi orduko arbolan estaltzen lorez,
Xoritto bat heldu zaut beti nere herritik hegalez.
Nere ganat hain urrundik etortzean, unatua,
Arbolarik hurbilena du bere pausa lekua.
Aldaxka goren gorenean, horra nun den lokartua:
Luma pean zango bat eta hegal pean du burua.
Pausa hadi, lo egizak, xori maitea, bakean
Atzarria ni hire zain hemen nauk hire aldean,
Ur xortarekin horra gero papurrak leiho gainean;
Bainan gero hango berriez oroit hadi atzartzean
Qroit hadi bai, xoria, Herri maiteko berriez:
Nere aitaz, nere amaz, nigarrez han nik utziez,
Mintza hakit haurridez eta mintza lagun on hekiez,
Mintza nihor ahantzi gabe, maite nituen guziez.
Atzar hadi, atzar bada, berriketari abila,
Nere beldur izan gabejin hakit hurbil hurbila;
Ene leihoan izan hizanez erradak ixil ixila,
Izan ere hunatekoan solas ordainaren bila.
Xoria, lo hagolarik ikaran nagok aldean:
Ez ahal duk zori gaitza maite nautenen artean!
Hala balitz, otoi, xoria, berriz herrirat heltzean
Loretto bat nigar batekin pausazak tonba gainean.
Xorittoa loan denean hostoak eror-denboran,
Berriz etor ez dadien beldurrez nago ikaran:
lhiztaria, hartzen baduk nere xoria saretan,
Utzak, otoi, gaixoa libro berriak ekar ditzadan!