December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Solferinoko itsua


Harmen hartzera deitu ninduen gazterik zorte etsaiak,
Urrundu nintzen, herri alderat itzuliz usu begiak,
Itzuliz usu begiak.
Zorigaitzean baitut ikusi Solferinoko hegia!
Alfemkan dut geroztik deitzen iguzkiaren argia
Iguzkiaren argia.
Nihoiz enetzat ez da jeikiren goizeko argi ederra,
Zeru gainetik nihoiz enetzat diztiraturen izarra,
Diztiraturen izarra.
Betiko gaua, gau lazgarria! begietara zait jautsi:
Ene herria, ene lagunak nihoiz ez behar ikusi,
Nihoiz ez behar ikusi.
Ai, aski, hola! Jainkoa barka! Begira zure haurrari,
Kontsolamendu zerbeit emozu : noizbait duzun urrikari,
Noizbait duzun urrikari!