December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Nafarroa, arragoa


Hitzak: XABIER LETE
Musika: XABIER LETE
Interpretazioa: XABIER LETE
Doinua: Do-Sol7-Lam-Rem-Re-Fa
Nafarroa, arragoa
Argiaren pausaleku
Haizearen ibil-toki zabal,
Hesirik gabea.
Nafarroa, arragoa
Sua eta ura,
Kondaira urratu baten oihartzun oihukatua.
Amets bat baino gehiago,
Ez oparotasun osoa:
Nahiaren eta eziñaren burruka toki ekaitzez betea.
Nafarroa, arragoa
Mahats eta gari
Maitasun eta gorroto
Gezur eta egia gurea
Nafarroa, arragoa
Lur beroen sabel emankorra
Eta goiko mendi hotzen mendetako loa.
Nafarroa, Nafarroa
Zuhur eta eroa,
Lurrik maitatuena,
Hormarik gabe utzitako etxeak:
Erreka gardenen negarrez
Ibai lodietara ixurtzen ari den
Odol bustikorraren iturri bizia.
Nafarroa, arragoa
Izen bat eta oinarri
Eta oinaze
Eta bidean zure billa ibiltzea…
Piñudiek usaintzen dituzten
Harri txigorrezko bidetan gora
Oi, Nafarroa, Nafarroa betikoa.
Navarre si diverse
Vigne et pli
Amour et haine
Mensonge et vérité.
Navarre aux mille facettes
Entrailles généreuses des terres brûlantes
et sommeil ancestral des montagnes glacées
Navarre si diverse
Sage et folle
Terre adorée
Maísons abandonnées sans murs
Source de vie de sang imprégnant
Qui coule vers les grandes rivières
Sous forme de ruisseaux puis en larmes
Navarre si diverse
Tu es du nom et une racine
Sur le chemin á ta recherche
la souffrance
Dans les sentiers caíllouteux parfumés par les sapins
Oh, Navarre, Navarre eternelle.