December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Mutil Koxkor bat


J. P. OTAÑO
Mutil koxkor bat itxu-aurreko
Zuela aldamenian,
Gizon buru-soil bizar zuri bat
Bi makuluren gainian
Kale-eskinian ikusi nuen
Iñora ezin joanian.
Ta bera nor zan jakin nahian
Inguratu nintzanian…
Limosnatxo bat eskatu zidan
jainkoaren izenian.
Zerbait emanaz galdetu nion
Alzan modu onenian
Jaiotzatikan alzeukan ala
Gaitzak artua mendian.
Erantzun zidan: Ez, semia, ez;
Nik sasoia nuenian
Ez nuen uste iritxitzerik
Onetara azkenian…
Gaur limosna bat eskatutzen det
jainkoaren izenian.
Ai! txorakeri asko egiten
Da zentzurik ez danian;
Sinista zazu ur au pasia
Daukanaren esanian.
Qbiago da sasoi dan arte
Saiatutzia lanian,
Negar egiñaz ibili gabe
Gero denbora joatian…
Limosnatxo bat bildu eziñik
Jainkoaren izenian.