December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Kattalin


Hitzak: J. MIRANDE
Musika: “CLEMENTINE” INGLES DOINUA
Interpretazioa: OSKORRI Taldea
Doinua: Mi-Si7-La
Etxe ttiki ttukun baten
Zure aitetamekin
Zinen bizi, zintzo bizi
Ene maite Kattalin.
Ene maite, ene maite,
Ene maite Kattalin
Sekulako ta betiko
Galdu zaittut Kattalin.
Bainan eder zinen zinez
Zinez izar bat bezin,
Ile gorri baita zorri
Zuk bazenun Kattalin.
Ene maite…
Ibaiera zinen joaiten
Zure abate beltzekin.
Goiz batean, bat batean.
Ito zinen Kattalin.
Ene maite…
Lertu arte zenun edan
Sabel bete ur zikin…
Nik bai minez, min saminez
Negar egin Kattalin.
Ene maite…
Hilerrian bada lore
Euzki-lili, krabelin
Zu zaituzte ba dut uste
Ongarritzat Kattalin.
Ene maite…