December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Izotz ondoko eguzki


Hitzak: LIZARDI
Musika: X. LETE
Interpretazioa: X. LETE
Doinua: Do-Fa-Sol-Rem-Mim-Sol7
Izotz-ondoko eguzki, neguaren parre:
Olerkariak noizpait irri goratzarre.
Emeki duk itxaroz piztu garai-larre:
Udaberri-lamiak larreon batzarre.(bis)
Behetik nator, ibarrak izoztuta utziaz,
Mendia jaiez dago urrezko jantziaz.
Haren parrea dadat irrika biziaz,
Gozatua baitu gaur ezti bereziaz.(bis)
Udalenak irria oi-du zoro ozena;
Udak, haragikoia; udazkenak, bena;
Negu-gau oskarbien izotz-ondorena
Berriz, bakarra duzu: denetan emeena!  (bis)
Izotzak estali zuen gure Euskal Herria;
Mintzo ozenak zabaldu berbizkun-berria.
Itzal-zokondoetan lore, izotz-bitxia;
Baña gañetaz ari jauntzen eguzkia.(bis)