December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Ikusi nuenean


Ikusi nuenean zure ile latza
iruditu zitzaidan, maitea,
sorginen erratza.
Ikusi nuenean zure bekokia
iruditu zitzaidan, maitea,
zartain ipurdia.
Ai, ai, ai, ai, ai,
ziri ziri Pello,
gizonak ez da ongi ematen
mozkortu ezkero.
Ai, ai, ai, ai, ai,
Pello ziri ziri,
zertarako ditugu herrian
honenbeste hordi!
Ikusi nuenean nik zure bekaina
iruditu zitzaidan, maitea,
gauaren kamaina.
Ikusi nuenean nik zure begia
iruditu zitzaidan, maitea,
anpolai gorria.
Ai,ai,ai,…
Ikusi nuenean zure belarria
iruditu zitzaidan, maitea,
azaren orria.
Ikusi nuenean nik zure sudurra
iruditu zitzaidan, maitea,
lukainka muturra.
Ai,ai,ai,…
Ikusi nuenean nik zure ahoa
iruditu zitzaidan, maitea,
karobi zuloa.
Ikusi nuenean nik zure kokotxa
iruditu zitzaidan, maitea,
gaztaina morkotsa.
Ai,ai,ai,…
Ikusi nuenean nik zure bularra
iruditu zitzaidan, maitea,
basoan txondarra.
Ikusi nuenean nik zure mokorra
iruditu zitzaidan, maitea,
Azpiroz malkorra.
Ai,ai,ai,…