December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Habanera


Hitzak: XABIER LETE
Musika: XABIER LETE
Interpretazioa: XABIER LETE
Berriro itzuliko balitz
iragan denbora arrotza,
berdin kontsumi nezake
vainilla gozo artean.
Itsaso urrun batetan,
irudimena galdurik,
udaberriko euritan
larrosak bizten ikusiz.
Osaba komertzianterik
ez nuen izan Habanan,
pianorik ez zegoen
bizi nintzen etxe hartan,
neskatxen puntilla finak
udako arratsaldetan,
errosario santua
neguko gela hotzetan.
Ezpainek gordetzen dute
ezpain bustien gustua,
desiozko hotzikaran,
etsipenaren tamalez.
Gauak zelatan dakusa
kontzientzia bilutsik,
badoaz ordu geldiak
gogorapenen hegalez.
Jaio ginen, bízi gera,
ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro,
kaiatik ari da..urruntzen,
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan,
karta bat idatziko dut,
norbaitek erantzun dezan.
Tabako, ron ta kanelaz
Sukartutako ametsetan,
algarak entzuten ziren
Habanako putetxetan.
Abanikodun mulata
gauari haize egiten,
musiken aide nagiek
odola erretzen zuten.
Jaio ginen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro,
kaiatik ari da urruntzen,
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan,
karta bat idatziko dut,
norbaitek erantzun dezan.
La, la, la….