December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Guretzat


Hitzak: GABRIEL ARESTI
Musika: HERRIKOIA
Interpretazioa: OSKORRI Taldea
Doinua: Mi-Si7-La
Guretzat berdin dira
astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu
kantatzeko gaia.
Har ditzagun eskuan
giltza eta laia,
gariz eta burdinaz
lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira
astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu
kantatzeko gaia.
Gitarrarekin aire berri bat
daramagu kantuz egun,
abesti libre eta leiala,
prestu eta noblezadun;
haren medioz zer garen,
ongi izan gaitezen ezagun,
herri langile nekazaria
hala defendi dezagun..
Guretzat
Gure gogoa ez bedi arren
kantu honekin akaba,
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba.
Egun batetan esan dezagun
ez «hala biz» bai «hala da»,
nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba.
Guretzat…
Bide honetan baldin bagoaz,
jakin dezagun zergatik,.
zin egin behar dugu zintzoki,
bakoitzak duenagatik;
sinestedunek dudarik gabe
bere Jaungoikoagatik
eta sineste gabeek berriz
bere ohoreagatik.
Guretzat…