December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Gatua pitxitxi


Ez du uzten supazterra,
Badu lephoko superra,
Da gizen bezain ederra,
Iduri du Kalonjerra.
Gure gatua Pitxitxi
Da dena ilhe ta txitxi.
Eguna derama lotan,
Ase ondo ametsetan,
Iduri du bai egitan
Kalonjer bat bezperetan.
Jaun Kalonjerra, barkatu,
Zuri baitut konparatu;
Pitxitxi kileak baditu
Ez zaio kaskoa pelatu…
Lana baitzaio itsusi
Ez du ihizin ikasi,
Saguño bati ihesi
Nihaurk atzo dut ikusi.
Pitxitxi hiltzen delarik,
Ez baitu egin gaizkirik,
Zazpi izpirituetarik
Bat baduke salbaturik.
Nola bizi den lur huntan,
Hala gatuen zerutan
Biziko da ametsetan
sekulorum sekulotan.