December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Galerianoaren kantua


Hitzak: BORDAXURI LARRALDE
Musika: HERRIKOIA
Interpretazioa: PEIO ETA PANTXOA
Doinua: Re-Solm-Do-Fa-La
Mila zortzi ehun-ta-harnaborzgarrena
Ni Ahazparnen preso hartu nindutena,
Plumagaineko premu orok dakitena
Galeretan higatu beharko naizena.
Kantatzera níhazu alegera gabe,
Ez baitut probetxurik trixtaturik ere
Nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe
Sekulakotz galerak enetako dire….
Ala zorigaitzeko premu izaitea
Harek eman baiteraut betikoitz kaltea
Aitari galdeginik sortzeko partea,
Galeretan eman nau, hauxe dut dotea!
Ene aita da gizon kontsideratua
Semia galeretan du segurtatua…
Nun nahi otoitzetan belaunikatua
Saindu iduri. debru madarikatua…
Ene lehen ikusia, Kadet Bordaxuri
Fagore bat banuke galdatzeko zuri:
Ongí adreza zaite ene arrebari
Ene saltzeko zonbat ukan duen sari?
Aita aitzinean ta arreba ondoko
Osaba burjes hori diru fornitzeko
Ez ordian enetzat bi sei liberako
Galeretan bederen leher egiteko!