December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Furra furra


Hitzak: NATXO DE FELIPE
Musika: HERRIKOIA
Interpretazioa: OSKORRI Taldea
Doinua: Do-Fa-Sol
Furra furra fandangua,
hortxe duzu fandangua
geure gustukoa.
Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
bainan nik badaezpadan
egin dut puzkerra. Furra…
Zerbait egitekotan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur pistola batez,
orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta. Furra…
Neure harma bakarra
dut akordeoia
Hauspoari eraginez
dirudi leoia;
eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantesi holakorik
gertatu zitzaion. Furra…
Eta orain banoa
berriro ohera
bila ez badatozkit,
lolo egitera;
bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri. Furra…