December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Forjariaren kanta


Hitzak: EIBARKO FORJARIAK
Musika: HERRIKOIA
Interpretazioa: OSKORRI Taldea
Doinua: Sol-Re-Do-La-Mim
Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztiok kalera
labeak oso itzaldu eta
protesta bat egitera.
Mailu burdinak bota ditugu
hantxe bertan bazterrera
ez dugu nahi berriro ere
toki hartara lanera.
Dinbili, danba! gau eta goiza
su eta keen artean
sosegu eta deskantsu gabe
geure buruen kaltean,
horrexegatik lanak utzirik
gatoz guztiok batean.
Gora, bai gora beti, gora forjaria!
langile trebe zintzo da mailukaria
lurpera, bai lurpera beti nagusia
ez digute egingo nahi duten guztia.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.
Hiru babarrun jateagatik
horrenbeste neke, pena,
erdi ustelik aurkitzen dute
forjariaren barrena.
gure kontura egiten dute
nagusiek nahi dutena
gure lepotik gizentzen dute
bere paltrikara dena.
Oso goizetik lanean hasi
su eta keen artean;
dinbili, danba! gelditu gabe
guztiz ilundu artean,
arropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltean.
Ez badigute guri jornalik haunditzen
berriro gu ez gara lanera bihurten
arrazoiz gehiago badugu eskatzen
ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.