December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Euskal Herrian euskaraz


Hitzak: XABIER AMURIZA
Musika: NATXO DE FELIPE
Interpretazioa: OSKORRI Taldea
Doinua: Do-Fa-Sol-Lam
Euskal Herrian Euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi, euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hiskuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbat dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskaraz
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia ere aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euzkara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?