December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Ene ispirituan bazen zonbait pertsu


Hitzak: XALBADOR
Musika: MIKEL LABOA
Interpretazioa: MIKEL LABOA
Doinua: Rem-Do-Fa-La-Solm
Ene izpirituian bazen zonbait pertsu,
Oraino zen guzia etzerait hustu.
Otoi, egizazue zertaz diren kasu,
Esplikatuko ditut ahal bezein justu
Zahar bainan prestu,
Odola zaut hoztu,
Bihotzare laztu
Gorputza beraztu,
Oraino gazte banintz. banuke gostu
Zahar gazten arteko hau da parabola:
-Xuxen esplikatzia hainitz gogor da
-Gaztea ez daiteke adin batez molda,
Gorputza sendo eta azkar du odola
Zaharra ez da hola:
Iragan denbora
Etortzen gogora,
Etezin kontsola,
Nekez bihurtzen baita zahar arbola
Egunak badoazi egunen ondotik,
Ez dira denak bardin juaiten hargatik
Atzo iguzkia zen dirdiran zerutik,
Egun goibelak jalgi itsaso aldetik.
Euria ondotik
Hasi da gogotik
Hedoien barnetik
Hortakotz badakit
Erituko nizala bustiz geroztik.
Uda lehen arrosa neguan arrado:
Hosto baino arantze du geiago;
Qroz ohoratua primaderan dago.
Izozta jinez  geroz loreak akabo.
Handik goiti gero
Ez du geiago
Zeren ez den bero
Hortaz segur nago:
Hori bezala gira zaharrak oro.
Huna gaztetasuna zoin den briosa.
Horri konparatzen dut gure arrosa:
Usain goxo ezti bat kolorez airosa,
Bere arropa ere ainitz baliosa.
Zahar odol hotza
Nundik ez da lotsa?
Flako du bihotza,
Baitaki bai untsa
Lur barnean duela laster gorputza.
Zahar giren guziak gaztetzen bagina,
Munduan ainitzentzat zer atsegina
Horrek senda lezake gure bihotz mina,
Gibelerat itzuliz pasatu adina.
Gazte larru fina.
Kolorez arina,
Ongi etsamina,
Salbazak arima,
Ararteko harturik Ama Birjina.