December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Boneta ta txapela


Hitzak: LIGUEIX
Musika: TXOMIN ARTOLA
Interpretazioa: TXOMIN ARTOLA
Doinua: Re-La-Sol
Iragan egun batezegin dügü irri;
Hortaz nahi deiziet eman zerbait berri:
Parisetik jin zaiku bidaajez Phetiri,
Urthe bakotx fortuna eginik üdüri.
Agur, eta zertan hiz, Phetiri gaizua?
Ene haur denborako khantuko aizua!
Iragan duk ordünko denbora gozua,
Eta hi aberastü, ezpehiz zozua!
Parisetik horra nük zien ikusthera,
Han untsa bizi gütük, adixkide Pierra,
Hiaurrek ikhusten dük egin diat afera,
Tzapela ezarri diat bürütik behera.
Txaapela badük bena arhin barnekua:
Nun ützi dük boneta Üxkalherrikua?
Txapel horrek eztereik edertzen kaskua:
Basta ederra gatik, asto dük astua.
Eztiak ez axolik laiduen batere!
Han ezagützen diat hanixko andere
Itxürari so ginez aberats bai ere
Ezkünturen ahal nük, ez erran dues ere.
Arren, badük ideia hola ezkuntzeko?
Lagun framko badükek hortan segitzeko
Ofizio bat balitz Parisen hartzeko,
Aberats izan gabe, auher bizitzeko!
Ez nük ez hi bezala lanian akhitzen,
Lan anplexagorik dük hirian agitzen.
Ene alde hasi nük Parisen bizitzen:
Arrüaren xokhuan oskien argitzen…
Ofizio ederra oski-argizale:
Har ezak emaztia ziraje-saltzale
Haurrak jinen zaitzie gose-bazkazale
Uztiren dük Parise ahal bezain zhale.
Ni ja nahi nük egon buneta kaskuan,
Ene sor-lekhu maite Üxkalherrikuan.
Ihurke jakin gabe zer dudan goguan,
Kobla zunbaiten huntzen süthondo-xokuan