December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Baldorba


Hitzak: J. A. URBELTZ
Musika: BENITO LERTXUNDI
Interpretazioa: BENITO LERTXUNDI
Doinua: Do-Fa-Sol-Sol7-Rem
Ezkil gabeko elizen eremu emankorra,
giza murzunko zure ardientzat.
Oi Baldorba! Oi Baldorba eguzki eta haize idor,
mahats-ardo ibai, galburuarena.
Lur gorri, harri landu,
mailu eta xixelaren kantu.
Gitarrazko alakiketan,
Armeniako kanun ahots urratuan.
Oi Baldorba! Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!
Zure irriño romanikoa
Erdi izoztu eta leloturik
utzi zuen madarikatuaren
izena nahi dut, izena nahi dut.
Oi Baidorba ! Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!
Oi Baldorba ! zutaz oroit eta
zuri nagozu, zuri nagozu.
Kantu bat laburra da eta pentsa zuk.
esaten ez dizudan hartaz.
Oi Baldorba! Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua!