December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Arrosako zolan


Hitzak: EZ EZAGUNA
Musika: PEIO AGORRODY
Interpretazioa: AIRE AHIZPAK
Doinua:
Arrosako zolan, kantu zirimolan
nahiz eta telebistan ez gaituzten modan,
euskararen garra, lokarri azkarra.
gau ilun honetako gure artizarra
zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez
oraina ta geroa ez ditaizke berez,
kontzertu honen bidez, musika eztiez,
euskal izen ta izana, betikotz bat bitez
Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
gustua galtzea ere zer dugun errexa!
kendu nahi digute, bihotz ta bertute,
izaki klonikoak egin nahi gaituzte
jo dezagun bada, goraki aldaba
multinazional hoien herria ez gara,
bretoi ta kortzikar, kanak ta okzitandar
nor bedera izaiteko har dezagun indar
Munduko herrien ta irrati libreen
bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
uhainen ildoan, asmoak geroan
elkarren ezagutza daukagu gogoan,
rnunduko erronkak. berrien borrokak
bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak
dantza ta irria, kantuz ilargia
gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.