December 2018
M T W T F S S
« Dec    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Kantu teilerra:

Kantu teilerra > Ama maitatua


Hitzak: OXOBI
Musika: HERRIKOIA
Interpretazioa: MIKEL LABOA
Doinua:
Maitatua sobera, nintzelarik haurra,
Ez nakien nik zer zen amaren beharra;
Bortu batean orai naiz bakar bakarra,
Amaz oroit orduko heldu zaut nigarra!
Hegalñoak azkartzen sendituz geroztik,
Baitoazi xoriak ohantze gozotik;
Halaber joan ninduzun amaren altzotik
Ahantzia bainute herrian engoitik!
Aho batek eztiki diolarik : Ama!
Hitz goxo bakar horrek mundu bat derama.
Ama baino hoberik zer ditake asma
Horren maitatzen beraz gaiten oro tema!