EUSKAL HERRIKO KANTUAREN EGUNA : 2014ko edizioa

1996ean Donibane Lohizunen,  lehen  Kantuaren eguna antolatzen genuen, hamar urte lehenago sortu zen gure kantu herrikoien taldeari segida logikoa emateko, gure zazpi probintzietako kantu taldeak elkartu nahirik eta bakoitzari, kantuez aparte, bertso batzuen bidez hitza emanik.
Orain bi urte, Euskal Herriko Kantuaren Eguna bilakatzea erabaki genuen, Euskal herriko talde gehienak biltzeko asmotan,  Aberri eguneko ondoko igande horretan eta bi urtetarik behin ospatzea.  Baina, 2014ko apirilaren 13an ospatu behar izan genuen.
Ez dakitenentzat, hauxe da jaiaren filosofia: Denek sei kantu prestatzen ditugu egun horretan bi aldiz elkarrekin kanta ditzagun, bat eguerdian eta beste bat bazkalondoan.

Beraz 2014ko edizioko 6 kantuak hauxe ziren (denak ezagunak dira):   – Dama gazte xarmant bat (B.Lertxundi)                           

  – De Treville ( Imanol )                                                          

  – Maria Solt et Kastero ( B.Lertxundi )                              

  – Andre Madalen (herrikoia)                                                

  – Bake Mina ( Pantxoa eta Peio )                                         

  – Euskal herrian euskaraz( Oskorri)

Eta bertsotan egiteko: Furra furra, errepika denek batean kanta dezagun eta kantu talde bakoitxak bi bertso presta ditzan koplen airean.

EGITARAUA:

– 12etan Aurtengo 6 kantuen emanaldia  eta Kanta taldeen bertsoak

– Aperitif kantuz

– 2etan Kantu bazkaria eta 4 t’erditan 6 kantuen bigarren aldiz, 2 bertsoekin batera      

– 6 1/2tan Mutxikoak eta Larrain dantza

– Ostatuan kantuz 9ak arte

Beti bezala, Donibane Ziburuko Ikastolako Ereintabilek bazkaria egin zuen.