Juanik aspaldian
Utzirik herrian,
Nexkatxak plazetan,
Bihotz min haunditan
Hor zaude tristerik
Plazerra galdurik
Geroztik ez dakit
Ez dakit zergatik.
Zato gurekin
Bidaian goazin
Berriz Garazin
Dugun besta egin!
Kaliforniako
Bortuan bego
Gazte zireno
Zaute maitatuko!
Zu gabe etxean
Amak bihotzean
Nigar duenian
Denen ixilean
Hor zaude tristerik
Amodio gaberik
Geroztik ez dakit
Ez dakit zergatik.
Zato gurekin…
Ez egon oraindik
Bizia galdurik
Ezkondu ezinik
Ameriketarik
Utzi Los Angeles
San Francisco ere;
Zuretzat da hobe
Garazi Doniane.