Hitzak:  X. LETE
Muxika: X. LETE
Interpretazíoa:  X. LETE
Doinua: Do – Mi m – La m – Fa – Sol Re m
Adiskide bat bazen orotan bihotz bera,
Poesiaren hegoek
Sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari bakardadez josia,
Hitzen lihoa iruten
Bere barnean irauten oiñazez ikasia, ikasia.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
Oroitzapen den gerora
Ihesetan joan hintzana.
Hesia urraturik libratu huen kanta
Lotura guztietatik
Gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik.
Azken hatsa huela bertsorik sakonena.
Iñoiz esan ezin diren
Estalitako egien oihurik bortitzena, bortitzena
Nun hago…