Hitzak: EZ EZAGUNA
Musika: HERRIKOIA
Interpretazioa: B. LERTXUNDI
Doinua:  Do – Fa – Sol
Jaun baruak aspaldin xederak hedatü zütin,(bis)
txori eijer bat hatzaman dizü Pauhcko seroren komentin,(bis)
orai harekin biziren düzü
aspaldian gogun beitzin.(bis)
Xedera balitz halako rnerkatietan saltzeko,(bis)
Xiberuako aitunen semek eros litzazkie oro,(bis)
halako txori eijerto
zunhaiten hatzamaiteko.(bis)
Igaran apirilaren búrian, armadaren erdian,(bis)
züntüdan bihotzian armak oro eskian;(bis)
present espiritian,
manka besuen artian.(bis)
Jauna maite banaizü, erraiten düzün bezala,(bis)
Kita ezazü, kita ezazü erregeren zerbütxüa
Eta maita herria,
Üken dezadan plazera.(bis)
La, la, la