Haurtxo txikia negarrez dago
Ama emaiozu titia
Aita gaixtoa tabernan dago
Pikaro jokalaria.
Aita jokuan ama lanian
Hauxe bai negargarria
Eskerrak zuri lore polita
Alaitzen duzu etxia.
Inoiz aitatxo txintxotzen bada
Oi zeinen esker haundia
Orduantxe nik bai ekarriko
zapata bern txuriak.
Begiak xabalik ametsetan
ari naiz oso polliki,
aitak eltzian zure papattak
txitxi ordez sartu dizkit.
Joku gaizto, txar, zikin, zitrina
nondikan haugu sortua?
Nere maitetxo kuttun pollita,
hik dek alperrikk galdua.
Negar eta negar beti nahigabez
inontxo ere pozik ez;
ama zerura joan zanetik
nortxok maitasumk ez.
la, la, la…