Hitzak: LLUIS LLACH/XABIER LETE
Musika: LLUIS LLACH
Interpretazioa: PEIO ETA PANTXOA
Doinua: Do-Sol-Fa-Rem
Itsaso gaindik
ikusten baduzu
gure gogoa daraman ontzia
ez zazu pentsa galduta doanik
argitzen bait du goizeko eguzkiak.
La, la, la…
Hainbeste amets, negar ta desio
ez du ekaitzak ondora botako
salbatuko da goizeko ontzia
kaiaren bila egaka joateko.
Ez du ekaitzak ondora botako
salbatuko da goizeko ontzia
Arraun berriek
eramango dute
bide zaharretik askatasunera
oihal zuriek
haizea bildurik
gure arnasa biltzen den batera.
Ez du ekaitzak ondora botako
salbatuko da goizeko ontzia,
kaiaren bila egaka joateko.
Ez du ekaitzak ondora botako
salbatuko da goizeko ontzia.