Hitzak: GABRIEL ARESTI
Musika: OSKORRI Taldea
Interpretazioa: OSKORRI Taldea
Doinua: Do-Fa-Sol7
Gora ta gora beti, bai gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi.
Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala.
Konformatzen ez bagasa ze pekatu mortala!
Gora…
Gurea ez da bizi-modu normala,
lurra lantzeko haitzuna eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable euskaldunon jornala.
Gora…
Munduan ezin bizi diteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen olioa
ez da postre formala.
Gora…
Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera hortxe bere itzala.
Gora…
Jabeek dute kontzientzi zabala,
kaskatu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago.
Hori da printzipala.
Gora…