1991 urtean sortu zen, tailerrean ostegun gauetan ehun bat lagun biltzen dira. Helburua euskal kantak ikastea edo berrikustea da eta “la, la, la” horietarik urruntzea.

Hogei urte hauetan, 300 bat abesti ikasi eta abestu ditugu, eta urtero dozena bat gehitzen baditugu ere, azken urteetako errepertorioan dauden guziak abestu ditugu.

Ordu t’erdiz kantu ondoren, elkarteko sukaldean, baso baten inguruan praktikatzen dugu.