Ikasitako kantuak praktikan ezartzeko parada da. Hilean behin, Donibaneko ostatu batek, ongietorria ematen digu arratseko 8etatik 10arte. Jabeak prezio txiki baten truke pintxoak eta edariak ematen ditu. Bitartean kantariek giro goxo batean inguruan abesten dute. Abestien hitzen orriak banatzen dira.

Normalean, ostatu kideak Donibaneko Cosmopolitain, Txantxangorri, Maitena eta Anderenia trinketeak, Chez Goio/ Ibai dira. Urtea zabaltzen duen lehen Donibane kantuz Irailan Louis XIV. plazan egiten da eta urteko azkena Donibaneko festen igandean, ekainean.