Hamarkadetan zehar, dantza-taldea sortu da eta elkarteko ordezkaritza dugu gaur egun.
 
 
Talde honen data garrantzitsuak:
 
      • • Ihauteriak :

 

      • – Hartzaren eguna ( kalejira eta dantza herrian zehar) egun horretan “Hiruburuak” eta beren buruzagia ateratzen dira, dantza berezi baten erakusteko. Jakin behar da pertsonai horiek baita dantza ere asmatuak izan direla Donibaneko herriarentzat, Euskal Herriko beste ihauterietan eta dantzetan oinarrituta.

 

      • – Sorgin gaua (kalejira eta dantza Ziburun), ihauterien garaian sorginak ateratzen dira Ziburun, eta beren dantza berezia eskaintzen dute.

 

      • • Udaberria Dantzan :

 

    • Urtero Louis XIV. plazan antolatzen dugun jaialdia da, Euskal Herriko zazpi herrialdetako dantza taldeak gonbidatzen ditugu, bakoitzak bere dantzak eman ditzan, Begiraleak taldeko gazteek eta helduek Lapurdiko dantzak ematen dituzte.

 

    • • Donibane Lohitzuneko bestak :
    – Larunbat gauean, San Juan suaren inguruan dantzatzen dugu Elizaren aitzinean eta Louis XIV. plazan.
    – Igande goizean, Ezpata dantza ematen dugu eliza barnean eta mezaren ondotik “Ohorezko aurreskua” ematen dugu. 
    -Aurreskuaren ondotik gure txarangak ematen dituen Jauziak edo Mutxikoak dantzatzen ditugu.

 

    • • Urtean zehar hainbat ateraldi egiten ditugu Euskal Herriko bertze herrietan gure dantzak erakusteko, gehienetan Lapurdiko ihauterietako dantzak edo Donibane Lohitzunekoak emateko.
    • • Bidaiak ere egiten ditugu, ikusi gure kurrikuluma orria.